Carillas Dentales Clinica Dental Lanchares

Zer dira hortz-xaflak?

Hortz-xaflak | Lanchares Hortz Klinika

Hortz-xaflak hortzen itxura, tamaina eta kolorea hobetzeko, hortzen aurrealdean jartzen diren orri edo xafla mehe batzuk dira.

Hortz-xaflak azken garaiko erretxinaz eginak daude, hortzaren esmalte bera imitatzen dute eta modu oso errazean itsatsita geratzen dira, ahoaren itxura erabat hobetuz. Ospetsuen artean ohikoa da tratamendu hau.

Zertarako balio dute hortz-xaflek?

Zorro batzuk dira eta hortzetan jartzen direnean, begi bistara, hauen itxura erabat aldatzen dute. Besteak beste, hortz-xaflek hortzen forma, kolorea eta kokapena eraldatzen dituzte. Hortz-xaflek hainbat arazo estetiko konpontzen dituzte. Adibidez:

  • Hortz hautsiak estaltzeko.

    Norbaitek hortz batean kolpe bat hartzen badu eta zati bat hausten bazaio, edo erabileraren eraginez hortzen bat kaltetua baldin badauka, xafla bat jar daiteke estaltzeko eta hortzak erabat berria dela emango du.

  • Hortzen arteko tarteak estaltzeko.

    Cuando dos dientes están muy separados entre sí, pueden colocarse carillas para cubrir ese espacio.

  • Hortzen forma zuzentzeko.

    Hortz bat motzegia baldin bada, alde batean koska arraro bat baldin badauka edota gainerakoekin lerrokatuta ez badago, hortz-xaflak egin daitezke hortz hauek estali eta nahi den itxura emateko.

  • Hortzak handitzeko

    Batzuetan hortz batzuk besteak baino txikiagoak izaten dira edo, beste batzuetan, hortzeria osoa txikia izaten da irribarre egitean hortzoia oso agerian geratzen delarik. Hortz-xaflek konpon dezakete arazo hau.

  • Hortzak zuritzeko.

    Hortzak zuritzeko tratamendurik eraginkorrenetakoa da. Ez da hortzean eragiten, xafla zuriago batekin hortza estali baino ez baita egiten.

Hortz-xaflak gure irribarrea gaztetzeko irtenbiderik onena dira, hortzak luzatzeaz gain, forma eta kolorea ematen baitiegu.

Hortz-xaflen abantailak.

Carillas Dentales - Clinica Dental Lanchares
  • Eraso gutxien eragiten duen tratamendua da, hortzak jasaten duen higadura oso txikia baita (%5) koroa edo zorroekin (%40-45) konparatzen badugu.
  • Medikuak zuzenean ahoan lantzen eta moldatzen ditu piezak, hortz perfektuak sortuz.
  • Dentistarekin saio bakarra behar da.
  • Azken emaitza ikusgarria eta oso naturala da.
  • Koroak eta zorroak baino merkeagoak dira.

Recupera y mejora tu sonrisa con las carillas dentales.