Zure Ahoa Esku Onetan
Irribarre polit bat osasunaren eta ongizatearen sinonimo da. Esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuz, eta tratamenduetan erabiltzen dugun goi mailako teknologiari esker, kasu bakoitzean emaitza ezin hobeak lortzen ditugu. Aurkitu itzazu zure irribarrea hobetu eta indartzeko tratamendurik egokienak.
Hiru belaunalditako dentisten esperientzia zure esku

1919an Victoriano Lanchares doktoreak sortu zuen Lanchares Hortz-Klinikak ia mende osoa darama bere pazienteen ahoko osasuna zaintzen.
Lanchares Hortz klinikan hiru belaunaldi daramagu dentista lanak egiten Donostian.
1919an Victoriano Lanchares doktoreak gaur egun seguru aski Donostiako zaharrena den hortz-klinika sortu zuen eta 100 urte geroago bizirik jarraitzen duen familia tradizioari eman zion hasiera.
Lehen egunetik oinarri izan zituen kalitateari eta arretari eusten die gaur egun ere Jorge Lanchares Hortz-Klinikak. Ondokoak ditu zutabe nagusiak: zerbitzuaren kalitatea, azken teknologiaz hornitutako ekipoak, hortz- tratamendu berritzaileenetan eta goi mailako tekniketan formazioa, eta pazientearekiko arreta berezia, beti ere, tratamendu pertsonalizatuak eta hurbileko arreta eskainiz.