Hortz-tratamenduak Donostian
Ahoa zaintzeko teknologia aurreratuenak

Hortz-inplanteak
Kaltetuta edo galduta dituzun zure hortz naturalak titaniozko piezaz ordezkatzen ditugu. Horrela, Lanchares Hortz-Klinikan zure ahoaren funtzionalitate osoa berreskuratuko duzu eta lehen bezala egin ahal izango duzu irribarre.

Hortz-protesiak
Irribarre estetikoagoa eta funtzionalagoa hortz-protesiei esker. Egungo teknikei esker, gaur egun, batere hortzik gabeko ahoak berregin daitezke. Erosotasuna eta irribarrea berreskura daitezke eta gure buruarekin seguru eta gustura egotea lor dezakegu.

Ortodontzia
Ortodontziari esker irribarre perfektua eta desiragarria izango duzu. Lanchares Hortz-Klinikan oinarrizko metalezko ortodontzia tradizionalaz gain, inork ezer nabarituko ez duen azken tratamendu estetikoak ere eskaintzen dizkizugu.

Periodontzia
Ahoa garbia ez izateak gaixotasunak eragin ditzake. Lanchares Hortz-Klinikan arazo hauek tratatu eta konpondu egiten ditugu zure hortzak osasuntsu egon daitezen. Zaindu zure irribarrea. Zatoz, lagunduko zaitugu eta.

Hortz-xaflak
Hortz-xaflak hortzen itxura, tamaina eta kolorea hobetzeko, hortzen aurrealdean jartzen diren orri edo xafla mehe batzuk dira. Hortz-xaflak azken garaiko erretxinaz eginak daude, hortzaren esmalte bera imitatzen dute eta modu oso errazean itsatsita geratzen dira, ahoaren itxura erabat hobetuz.

Hortz-estetika
Irribarre on batek osasuna eta ongizatea islatzen ditu. Gero eta paziente gehiagok nahi dute aho osasuntsu bat, baina baita irribarre polit bat ere. Nola hobetu dezakezu zure hortzen irudia? Zure hortzeriaren itxurarekin gustura ez bazaude, Lanchares Hortz-Klinikan lagunduko zaitugu. Ezagutu ezazu zure irribarrea hobetu eta indartzeko daukagun tratamendu sorta.

Hortzak zuritzea
Hortzak zuritzeko teknikek orbanak eta kolorazioa ezabatzen dituzte. Gaur egun, estetika tratamenduen artean emaitza onenetakoak lortzen dituen baliabidea da.